poesia errezitaldia

Publicado en ekitaldiak con etiquetas el Abril 1, 2009 por anaristi

hemen nago berriro zuekin eta oraingo honetan ilusio haundia egiten didan gauza bat kontatzeko.Lehengo astean E-mail bat jaso nuen Berrobiko eskolatik.Gonbidapen bat zen beren emanaldirako.Gaur arratsaldean izan naiz bertan emanaldia ikusten eta oso gustura egon naiz.Ilusio handia egin dit berriro haurrak ikusteak eta beraiek egin didaten harrerak ere asko poztu nau.Jarraian beren emanaldiko argazki pare bat ipini ditut ea gustatzen zaizkizuen.

euskararen aldeko ekimena

Publicado en ekitaldiak con etiquetas el Marzo 31, 2009 por anaristi

arazo bat izan dut ordenagailuan eta ezin izan dut lehenago ezer zintzilikatu, baina arazoak konpondu ondoren berriro hemen naiz. Oraingo honetan KORRIKAren berri heman nahi dizuet. Alegiatik ostegun honetan pasatzen da 11ak aldera eta bertan gendea prestatzen ari da dena ahalik eta hobekien joan dadin. Eskolako haurrak ere irtetekoak dira eta honek herriari bizitasun handia emango dio. Euskarari bultzada bat emateko denok gonbidatzen zaituztet korrika saioren bat egitera,animo!!

iñauteriak

Publicado en ospakizuna con etiquetas el Febrero 25, 2009 por anaristi

hemen naiz berriro “age” piskat dudalarik, iñauteri ondorena normala.Tolosaldera etorri denak aukera izango zuen bertako festaz gozatzeko eta besteak saiatu datorren urtean etortzen, merezi du eta. Gaurkoan ostegun gizenean Berrobiko eskolan egin genuen ekitaldiaz hitz egitera noa. Goizean goiz hasi giñen dena prestatzen:jolas tokia apaindu, mozorrotzeko tresnak eta arropak prestatu, musika antolatu, …Lehenik eskolako zaharrenek txikiei jolasak prestatu zizkien eta ondoren denak “Altxorraren bila”n jolastu zuten talde ezberdinak egin(adin ezberdinak nastuta) eta ea nork aurkitu lehenengo altxorra.Hori bukatu ondoren bakoitzari tokatzen zitzaion bezala mozorrotu(taldeen arabera) eta gurasoei ekitaldia egin genien, beraiek horren trukean txorixo egosia heman zigutelarik. Oso ondo atera zen dena eta guztia jaso ondoren, irakasleok ere izan genuen bokadiloa jan eta zezenetan bueltatxo bat emateko aukera ere.

la clase

Publicado en zinema con etiquetas el Febrero 5, 2009 por anaristi

praktikatan egotearen beste gauza onetako bat, zinera  joateko edo pelikula bat ikusten lasai egoteko aukera gehiago edukitzea da niretzat. Oraingo honetan La Clase pelikula ikusi dut eta irakasle  asko identifikatuta sentitzeko pelikula horietakoa da. Niri gustatu zitzaidan, baina dokumental kutsua dauka eta hainbat eszena oso poliki doazela iruditu zitzaidan. Hala ere gomendatzen dut eta bertako “aktoreen” lana goraipatu nahi nuke benetako profesionalak ez izan arren,ederki adierazten dutelako eguneroko errealitatea.

praktikak Berrobin

Publicado en huhezi con etiquetas el Febrero 5, 2009 por anaristi

Kaixo, nire praktikei buruz zerbait kontatzera animatu naiz, izan ere mintegiko lanak bertan ez zintzilikatzea erabaki nuen. Berrobiko eskola, eskola txiki bat da eta bertan 0tik 12 urte bitartera ematen dituzte klaseak, ondoren Tolosara joaten dira (gertutasunagatik). Oso gustura nabil praktiketan eta gela berdinetan adin ezberdineko haurrak egotearen onurak ikusten ditut egunero. Ekintza ugari denen artean, taldekatze ezberdinak, eskola komunitatearen konpromiso eta parte hartzea, haurrekiko eta gurasoekiko harremanak, … Guztiak jarraian jarriko dudan elbidean aurkituko dituzue, norbaitek ikusteko interesa izango balu. http://www.oriapat.net/berrobi/

agua

Publicado en zinema el Febrero 1, 2009 por anaristi

Kaixo, aspaldiko partez film baten berri emango dizuet. Asko gustatu zaidan pelikula bat da baina esan beharra daukat oso gogorra dela. Indiako emakume batzuen(alargunak) egoera agertzen da bertan eta benetan pertsonak horrela tratatzerik badagoela pentsatze utsak otzikara ematen dit. Hala ere ez beldurtu eta aukera izanez gero, ikusi.

mintegia

Publicado en huhezi con etiquetas el Enero 18, 2009 por anaristi

lehenengo-mintegia-033  Kaixo denoi hementxe naiz berriro eta oraingo honetan asmatuko dudan esperantzarekin.Nire lana zintzilikatzen dut bertan eta norbaiti lagungarri bazaio, aprobetxa dezala.

gabonetako ekitaldiak

Publicado en ekitaldiak con etiquetas el Enero 12, 2009 por anaristi

Kaixo, emen naiz berriro gabonetako oporren ostean egun hauetan Alegian izan ditugun ekitaldi batzuen berri ematen, eta hasteko nola ez etxeko txikienak pozten dituzten Olentzero eta Hiru Erregeen etorrerarekin hasi.Baina ez pentsa beste egunetarako ez genuenik ezer izan,gaztetxoak bai mutilak eta baita neskak ere pelota jardunaldiak izan zituzten. Alegian daukagun Intxurre futbol taldekoak ere jokatu zituzten hainbat partidu Tolosan Shanti torneoan eta esan beharra daukat nesken taldea garaile izan zela.

euskara

Publicado en ekitaldiak con etiquetas el Diciembre 4, 2008 por anaristi

pc030186

Atzo,abenduak 3, Euskararen eguna zela eta, Alegiako San Juan ikastetxeko ikasle eta irakasleek abesti pare bat abestu zituzten denen artean eta ondoren gaztainak janez ospatu zuten eguna. Oso giro polita sortu zen bertan eta ikasleak gustora bueltatu ziren etxera, Euskararen garrantzia azpimarratuaz. Esan beharra dago Mikel Laboa abeslaria ere gogoan izan zutela eta bere abestietako bat abestu zutela bere omenez. Tartetxo bat hartzeak merezi du Laboaren edozein abesti entzuteko, hemen ni aukeratu dudana: lili bat gozatu une batez.

Elorrio

Publicado en huhezi con etiquetas el Noviembre 26, 2008 por anaristi