la clase
praktikatan egotearen beste gauza onetako bat, zinera joateko edo pelikula bat ikusten lasai egoteko aukera gehiago edukitzea da niretzat. Oraingo honetan La Clase pelikula ikusi dut eta irakasle asko identifikatuta sentitzeko pelikula horietakoa da. Niri gustatu zitzaidan, baina dokumental kutsua dauka eta hainbat eszena oso poliki doazela iruditu zitzaidan. Hala ere gomendatzen dut eta bertako “aktoreen” lana goraipatu nahi nuke benetako profesionalak ez izan arren,ederki adierazten dutelako eguneroko errealitatea.